
Kirol inklusiboko proiektuetarako laguntzak
Espainiako kirol-federazioentzako laguntzak, 2025. urtean kirol inklusiboko proiektuak egiteko.
Otsailaren 14an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren ebazpena. Ebazpen horren bidez, Espainiako kirol-federazioei 2025. urtean Emakumea eta Kirola programarako eta Kirol Inklusiboko proiektuetarako laguntzak emateko deialdia argitaratu da.
Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, CSDren egoitza elektronikoaren bidez.
Dokumentua ikusteko, sakatu esteka hau:
https://www.boe.es/boe/dias/2025/02/14/pdfs/BOE-B-2025-5050.pdf
Informazio gehiago nahi izanez gero, eta eskaera eta izapideak egiteko, jo Kirol Kontseilu Gorenaren egoitza elektronikora:
https://sede.csd.gob.es/OficinaVirtual/FichaConvocatoria.aspx?idRes=547…
Diru-laguntzek helburu hauek izan ditzakete:
- - Ezgaitasuna duten pertsonentzako kirola federazioan integratzeko prozesuak.
- - Prestakuntzarako laguntzak.
- Ezgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta integratzeko prozesua errazten duten lehiaketak antolatzea. Ezgaitasuna duten eta ez duten pertsonentzako lehiaketak egun eta leku berean antolatuko dira.
- - Ezgaitasuna duten pertsonentzako kirola sustatu eta zabaltzea.
- - Ezgaitasunak dituzten pertsonen kiroleko langile espezifikoak kontratatzea.
- - Ezgaitasuna duten kirolariak erakartzea, talentua detektatzea eta kirol-garapena, teknifikazioa egin aurretik.