CSDk Espainiako Kirol Federazioei maileguak emateko deialdia egin du, haien kontuak onbideratzeko

Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 23a izango da
  • Kirol Kontseilu Gorenak maileguak eman ahal izango ditu, gehienez ere 600.000 eurora arte, 5 urteko amortizazio-epearekin eta gehienez bi urteko gabealdiarekin.

 

Madrilen, 2025eko uztailaren 14an.- Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) 2025ean Espainiako Kirol Federazioei maileguak emateko deialdia egin du, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) uztailaren 11n argitaratu den bezala.

Mailegu horiek gardentasunaren, publikotasunaren, objektibotasunaren eta norgehiagokaren araubidean emango dira, eta xedea da federazioen egoera ekonomikoa onbideratzeko eragiketen eta neurrien finantzaketa babestea.

Dagoeneko hasita dauden planak sartzen dira, kreditu-erakundeek edo bankuek finantzatu dituztenak eta mailegu kontsolidatuen egoeran daudenak, edo funts propioekin finantzatu ondoren, federazioaren balantzearentzat zama garrantzitsua direnak.

Horretarako, CSDk maileguak emango ditu, gehienez ere 600.000 eurorainokoak; amortizazio-epea bost urtekoa (60 hilabetekoa) izango da, eta gabealdia, gehienez ere, 24 hilabetekoa.

Amortizazio-kuotak eta interesak urtean behin bakarrik ordainduko dira, Estatuak maileguaren antzeko epemuga duten tresnetan jaulkitako zorraren batez besteko tasaren baliokidea den interes-tasarekin.

CSDk deitutako aurreko maileguekiko diferentziei dagokienez, azpimarratu behar da, oraingo honetan, ezin dutela Kirol Kontseilu Gorenarekin mailegu biziren bat duten federazioek aukeratu. Gainera, CSDk maileguaren zenbatekoarekin federazioak egiten dituen ordainketetan esku hartu ahal izango du, Kirolaren Lege berriak aurreikusten duen moduan.

Eskaerak datorren asteazkenera arte, uztailak 23, aurkeztu ahal izango dira CSDren Egoitza Elektronikoa erabiliz.