Emakume kirolaria, LGTBI kolektiboa eta desgaitasuna duten kirolariak ahalduntzeko 'Berdinak Kirolean' estrategia plazaratu du CSDk
‘Berdinak Kirolean’ ekimenak jarduteko bi bide biltzen ditu: politika publikoak garatzeko ekintzak, kontzientziazio-ekintzak, oroitzapen-ekitaldiak, eztabaida-jardunaldiak eta erakusketak.
Lehenengoa ostegun honetan izango da, Kiroleko LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Otsailaren 19an izango da, larunbata.
“Berdintasun politika Kontseilu honen funtsezko zutabea da eta gure ahalegin handiena edozein diskriminazio motaren aurka egitea da”, ziurtatu du Jose Manuel Franco presidenteak.
Madrilen, 2022ko otsailaren 14an. Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) “Berdinak Kirolean” estrategia garatuko du datozen hilabeteetan, berdintasuna bultzatzeko, aniztasuna ikusarazteko eta emakumeen, LGTBI kolektiboaren eta desgaitasuna duten pertsonen diskriminazioarekin amaitzeko kirol arloan.
José Manuel Franco Kirolerako Estatu idazkariak CSDren konpromiso irmoa azpimarratu du: “berdintasun-politika Kontseilu honen funtsezko oinarria da, eta gure ahalegin nagusia kiroleko edozein diskriminaziori aurre egitea da”, ziurtatu du.
“Erakundeok eta haien ordezkariek gizarteari hobeak egingo gaituzten balioak helarazteko ardura dugu, eta hori da estrategia honen helburu nagusia. Kirolak berdintasun gune bat izan behar du, herritar guztientzat ispilu izango dena, eta halakotzat defendatuko dugu”, gaineratu du.
“Berdinak kirolean” estrategia garatzea
Estrategia horrek jarduera-bide bikoitza barne hartzen du, bai politika publikoen garapenean zentratutako ekintzak, bai kontzientziaziokoak. Esparru politikoari dagokionez, berdintasuna lortzeko garrantzi bereziko erabakiak hartu dira dagoeneko. Hala, 32 milioi euro inguruko partida espezifiko bat bideratu da 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan (EAO), inklusioko eta berdintasuneko kirol-politiken garapena jasotzen duen Kirolaren Gizarte Planerako. Kopuru hori, berreskuratze-funtsetatik datorrena eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan dagoena, 77,9 milioira igoko da legealdi osoan zehar.
Gainera, aurten, Kiroleko Berdintasunaren Behatokia jarriko da martxan. Organo hori gai horretan espezializatuta dago, eta kirolaren eremuan berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren inguruko jardunbide egokiak zaintzeaz arduratuko da.
Ekitaldiak eta jardunaldiak
Kontzientziazio-jarduerei dagokienez, abiapuntua ostegun honetan izango da, otsailaren 19an, larunbata, ospatuko den Kiroleko LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egingo den aldarrikapen-ekitaldi batean. Besteak beste, Eva Moral, Marc Tur, Eli Pinedo, Lola Romero eta Damián Quintero kirolariek hartuko dute parte, eta, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroarekin eta José Manuel Franco CSDko presidentearekin batera, pertsonen sexu-orientazio eta -identitateari lotutako gaietan diskriminaziorik ez egitearen garrantziari buruzko testu bat irakurriko dute. Ekintza horrek denboran jarraipena izango du ekainaren 28an, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean.
Era berean, martxoaren 8a -Emakumeen Nazioarteko Eguna- dela eta, Kontseiluak jardunaldi batzuk antolatuko ditu, emakumeek hainbat kirol-esparrutan duten presentzia aztertzeko eta horri buruz eztabaidatzeko: komunikabideak, zuzendaritza-organoak eta lehiaketa bera. Bertan, bost mahai-inguru egingo dira, kazetarien, kirol-sektoreko agintarien eta kirolarien parte-hartzearekin.
Topaketa horiek martxoaren 4an hasiko dira, “Emakumearen Astea Kirolean” izango denaren esparruan, eta, horrez gain, argazki-erakusketa bat egingo da, izenburu honekin: “Berdinak Kirolean”. Martin Fierro kaleko 5. zenbakian dagoen Kirol Kontseilu Gorenaren eraikinaren kanpoaldean jarriko dute erakusketa.
Azkenik, abenduan, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen den hilean, kirol inklusiboa eta berau praktikatzen duten pertsonak balioan jartzera bideratutako jarduerak egingo dira, aurrekoen antzeko egitarauarekin.