José Manuel Franco: “kirola tresna erabakigarria eta baliotsua izango da eredu ekonomikoa aldatzeko eta ezagutzaren gizarte kohesionatuagoa lortzeko bidean”

  • CSDko presidente berriak azpimarratu du hori lortzeko “metodo posible bakarra elkarrizketa, elkar ulertzea eta sektore guztien arteko elkarlana” dela
  • Aro berri honen helburu nagusien artean, Francok digitalizazioa, trantsizio ekologikoa, internazionalizazioa bultzatzea, emakumeen kirolaren dinamizazioa eta ziurtasun juridikoa lortzea aipatu ditu, Kirolaren eta Dopinaren Aurkako Lege berri baten bidez
  • Jose Manuel Rodriguez Uribes Kultura eta Kirol ministroak Irene Lozano Estatuko Kirol idazkari ohiak azken urte honetan egindako lana eskertu du, eta Francori onena opa dio aurretik dituen “proiektu ilusionagarri asko” ikusita.

Madril, 2021eko martxoaren 31. Kirolerako Estatu idazkari eta Kirol Kontseilu Goreneko presidente berriak, José Manuel Francok, erakunde horren buru kargua hartu du gaur, CSDren instalazioetan egin den ekitaldian. Bertan izan dira, besteak beste, José Manuel Uribes Kultura eta Kirol ministroa eta haren aurrekoa, Irene Lozano.

Hitzaldian zehar, kirolak aurretik dituen “zereginak” eta “erronkak” azpimarratu ditu Francok, baita gizartearentzat duen “garrantzia” ere. Zentzu horretan, kirol-jardueraren garrantzia nabarmendu du, “eredu ekonomikoa aldatzeko eta ezagutzaren gizarte kohesionatuagoa lortzeko tresna erabakigarri eta baliotsua” delako. “Kirola ardatz estrategikoa da Espainiarentzat, eta funtsezko tresna da herrialde marka bultzatzeko. Gainera, ezinbestekoa da herritar askoren bizitzarako. Horregatik, gai izan behar dugu Europako funtsak zorroztasunez, azkar eta eraginkortasunez kudeatzeko, irizpide berritzaile eta jasangarri berrietan oinarrituta kirolaren jarduera berpizteko”, gaineratu du.

Datozen hilabeteotan izango dituen helburu nagusiak ere aipatu ditu Kontseiluko presidenteak. Digitalizazioa, trantsizio ekologikoa, nazioartekotzea bultzatzea, emakumeen kirola dinamizatzea eta ziurtasun juridikoa lortzea, besteak beste, Kirolaren eta Dopinaren Aurkako Lege berri baten bidez. “Erronka horiei aurre egiteko, lan-metodo bakarra dago: elkarrizketa, ulermena eta sektore guztiekiko lankidetza. Denok gara beharrezkoak aurrean dugunari aurre egiteko”, esan du.

Jose Manuel Rodriguez Uribes Kultura eta Kirol ministroak ere hartu du hitza ekitaldian, eta Francoren aurrekoa izan zen Irene Lozanori eskerrak emanez hasi ditu bere hitzak, azken urtean “oso zaila” izan delako denentzat eta “egindako lana bikaina izan delako”. Gaur hasi den etapa berriari dagokionez, Uribesek nabarmendu du “proiektu ilusionagarri asko” daudela aurretik, eta, horretarako, Francok "esperientzia politiko handia eta kudeaketa esperientzia bikaina ditu, eta hori ezinbestekoa da elkarrizketarako eta negoziaziorako".

Jose Manuel Francoren CV

Nacido en A Pobra do Brollón el 8 de septiembre de 1957. Ezkondua. Alaba bat. Zuzenbidean lizentziaduna eta Defentsa Ministerioko karrerako funtzionarioa.
Merezimendu Militarraren Ordenaren Gurutzearen jabe da, eta 1993. urtetik hirugarren mailako bereizgarri zuria du.

1995ean, Madrilgo Asanbladako diputatu hautatu zuten. Bertan, Enplegu Batzordeko bozeramaile eta Garraio Batzordeko bozeramaile lanak egin zituen.

Aurrekontu Batzordeko presidentea, idazkari nagusia, bozeramailea, Talde Parlamentario Sozialistaren bozeramaile-ondokoa.

2017an, primarioetan, PSOE-Mko idazkari nagusi hautatu zuten, eta gaur egun kargu horretan dago.

2019an, Diputatuen Kongresuko Madrilgo diputatu nazional hautatu zuten, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Batzordeko presidente, Diputazio Iraunkorreko bokal, Defentsa Batzordeko bokal, Barne Batzordeko bokal eta NATOko Batzarrean Espainiako Ordezkaritzako ordezko kide. 2020an Madrilgo Erkidegoko Gobernu Ordezkari izendatu zuten, 2020ko otsailaren 12an BOEn argitaratutako 329/202 Errege Dekretuaren arabera.