José Manuel Rodríguez Uribes Joaquin Blume Egoitzan izan da, Madrilgo CAR-en

CSDko presidenteak iritziak trukatu ditu zentroko langileekin eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatzen ari diren kirolari batzuekin

Madrilen, 2024ko martxoaren 15ean.- José Manuel Rodríguez Uribes Kirol Kontseilu Goreneko presidenteak Joaquín Blume Egoitzaren instalazioak bisitatu ditu ostiral honetan. Egoitza hori Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan (CAR) dago.

250 egoiliarrentzako lekua duen Joaquin Blume Egoitzak, gaur egun, barruko 175 kirolari ditu eta kanpoko 150 -bertako instalazio eta zerbitzuak erabil ditzaketen bekadunak, baina gaua pasa ez dezaketenak-; batez besteko adina 23 urte ingurukoa da. Gainera, 26 kirolari kontzentrazioetan daude.

Rodriguez Uribesek bere bisita aprobetxatu du egoitzako langileekin eta Parisko Jokoetan parte hartzeko prestatzen ari diren kirolarietako batzuekin iritziak trukatzeko.

Joaquín Blume Egoitza Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenaren titulartasuneko kirol-esparru batean dago, 150.000 m2-ko azalera duena.

25 kirol modalitate egiteko prestatuta dago. Batez beste, goi-mailako 1.000 kirolarik erabiltzen dituzte instalazioak.

Egun futbol zelaia eta atletismo pista berritzeko lanak egiten ari dira. Gainera, aurreikusten da laster hasiko direla kanpoko pabilioia erabat birgaitzen, Kirol Medikuntzarako eraikinak birmoldatzen eta atletismoko moduluaren ekipamenduak eta Blume Egoitzako espazioak berritzen, energia gehiago aurrezteko, Next Generation Funtsen bidez.