Kirol-instalazioetako gomendio teknikoen eskuliburuak

Kirol-instalazioetako gomendio teknikoen eskuliburuak

  • Legeria eta erreferentziazko dokumentu teknikoak

    Liburu honek modu ordenatuan jasotzen ditu kirol-instalazioak planifikatzeko, diseinatzeko, eraikitzeko eta kudeatzeko nazio-mailako legegintza- eta erabilera-dokumentu guztiak.

  • Kirol instalazioetako jardunbide egokiak

    Liburu honek Jardunbide Egokien 9 eskuliburu ditu, bezero eta erabiltzaileari arreta emateko, giza baliabideak kudeatzeko eta kirol-instalazioak eta baliabide materialak kudeatzeko:

  • Kirol-instalazioetako segurtasuna

    Kirol-instalazio batean esku hartzen duten eragile guztiei laguntzeko tresna izan nahi du eskuliburu honek, instalazio horietan gerta daitezkeen istripuak minimizatzeko.

  • Kirol instalazioen plangintzatik kudeaketara. Jasangarritasunerako bidea

    Obra honek CSDk kirol-instalazioak hobetzeko ezarritako lan-ildoarekin jarraitzen du, MAID planarekin hasitakoa. Argitalpen honen helburua da instalazioen irisgarritasuna eta segurtasuna indartzea, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa irizpidetzat hartuta.

  • Soropil artifizialeko futbol zelaien segurtasuna eta mantenimendua

    Soropil artifizialeko zelaiak asko ugaritu dira, batez ere, mantentze-lan gutxiago dagoelako eta soropil naturala baino ordu gehiago erabiltzen direlako. Hala ere, ezaugarri eta zainketa bereziak behar dira, zoladura egokia izan dadin kirola egiteko.

  • Padel-pistak instalatzeko eta mantentzeko jardunbide egokiak

    Padelaren praktikak goranzko joera izan du azkenaldian, eta bere produktu eta instalazioetan berrikuntza gehien sartzen ari den kiroletako bat bihurtu da. Eskuliburu honek adierazten du zer jarraibide bete behar diren padel-instalazioek kalitate-maila handia lor dezaten, plangintzatik hasi eta mantentze-lanetaraino, kudeaketaren jasangarritasuna eta kirolarien segurtasuna bereziki azpimarratuz.